Martxan dira Kintopeko Idi Probak Aian

Karkara 2019ko aza. 3a, 08:52

XXI. Kintopeko Idi Probak ari dira jokatzen  egunotan Aiako probalekuan. Bi saio egin dituzte dagoeneko, eta astelehenean erabakiko da irabazlea.

Ostiralean hasi ziren Aiako XXI. Kintopeko Idi Probak, atzo jokatu zuten bigarren saioa eta, astelehenean, 22:00etan aterako dira azken idiak erakustaldia ematera. Hain zuzen, bihar izango da bertako idiak ikusteko aukera, Izetakoak joango baitira lehiatzera.

Dagoeneko bost idi parek egin dituzte egin beharreko plazak 1.800 kiloko harriari tiraka, eta bihar azken hiru idi pareak ikusteko aukera izango da: Izeta (Aia), Isidro erretegia (Azkoitia) eta Benguria (Bermeo).

Oraingoz, Billetako Lopategiren idiek egin dituzte plaza gehien: 49. Bihar ikusiko da beste idi pareren bat marka hori gainditzeko gai den. 

Argazkiak: Ibon Errazu

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!