Julen Durandegi eta Martin Iriondo garaile Isidoro Unzueta lasterketan

Aritz Mutiozabal 2019ko aza. 3a, 16:33

50. Isidoro Unzueta Saria jokatu da gaur goizean Zarautzen, eta Orioko Atletismo Taldeak ordezkaritza zabala izan du lasterketan.

Iragarpenak aldeko ez baziren ere, eguraldiak barkatu egin du goizean eta ateri jokatu da 50. Isidoro Unzueta Saria. Gipuzkoa osotik etorritako berrehundik gora neska-mutikok hartu dute parte Zarauzko Abendañoko zelaian antolatzen den eskolarteko krosean, eta aurten ere erakutsi dute harrobia indartsu datorrela.

Orioko Atletismo Taldea ere bertan izan da, ordezkaritza zabalarekin, eta emaitza onekin itzuli da etxera. Izan ere, benjamin mutiletan Julen Durandegi izan da irabazle, eta infantil mutiletan, berriz, Martin Iriondo, biak ala biak Orioko Herri Ikastolako ikasleak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!