Aste honetan ez da erromeria saiorik izango Andatzan

Karkara 2019ko aza. 7a, 16:30

Urdanetan eta Ortzaikan San Martin jaiak ospatuko dituzte datozen asteburuan; hala, Andatzan ez da erromeria saiorik egongo oraingoan. Laster jakinaraziko dute noiz izango den hurrengo emanaldia.

Ate joka dira San Martin festak. Datorren larunbatean hasita, ospakizunek eta jai giroak hartuko dituzte Orioko Ortzaika eta Aiako Urdaneta auzoak. Beraz, Andatza Erromeria Elkarteak azaldu duenez, hurrengo igandean ez da erromeria saiorik izango Aristerrazun. Berez igandero izaten dira emanaldiak, arratsaldean.

Antolatzaileek adierazi dute laster emango dutela hurrengo erromeriaren berri.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!