Enba sindikatuak antolatuta, Baserritar gaztea naiz eta harro nago jardunaldia egiten ari dira gaur Zaldibian, lehen sektorearen egoera eta baserritar gazteen bizipenak hizpide hartuta. Jardunaldiaren barruan lau ekintzaile gazteren mahai-ingurua egin dute, eta bertan parte hartu du Ander Arrillaga aiarrak, Adur Gorostidi abaltzisketarra, Olatz Izagirre ibartarra eta Iker Sukia lazkaotarrarekin batera .
Duela bost urte baserritik bizitzeko erabakia hartu zuen Arrillagak, eta egun esnetarako behiak ditu Aiako Arrillaga baserrian. Mekanika ikasi zuen gazteak, baina garbi zuen baserriari eta ukuiluari eutsi nahi ziola. “Inbertsio handia egin dugu, leku berriak egokitu, makineria berritu, almazena egin… horretarako oso garrantzitsuak dira diru laguntzak”; horrez gain, enpresa plana eta ikastaroak egin behar izan dituela ere azaldu du mahai-inguruan.
Interesa sortu du ekimenak, eta dozenaka lagun elkartu dira Goizane zentroan, hitzaldiak eta mahai ingurua entzuteko.