Ander Arrillagak bere esperientzia kontatu du baserritar gazteen jardunaldian

Karkara 2019ko aza. 9a, 17:38
Ander Arrillaga gaztea, 'Baserritar gaztea naiz eta harro nago' jardunaldian. (A. Apalategi/Goierriko Hitza)

Ander Arrillaga aiarrak Baserritar gaztea naiz eta harro nago jardunaldiko mahai-inguruan parte hartu du, beste hiru ekintzaile gazterekin batera.

Enba sindikatuak antolatuta, Baserritar gaztea naiz eta harro nago jardunaldia egiten ari dira gaur Zaldibian, lehen sektorearen egoera eta baserritar gazteen bizipenak hizpide hartuta. Jardunaldiaren barruan lau ekintzaile gazteren mahai-ingurua egin dute, eta bertan parte hartu du Ander Arrillaga aiarrak, Adur Gorostidi abaltzisketarra, Olatz Izagirre ibartarra eta Iker Sukia lazkaotarrarekin batera .

Duela bost urte baserritik bizitzeko erabakia hartu zuen Arrillagak, eta egun esnetarako behiak ditu Aiako Arrillaga baserrian. Mekanika ikasi zuen gazteak, baina garbi zuen baserriari eta ukuiluari eutsi nahi ziola. “Inbertsio handia egin dugu, leku berriak egokitu, makineria berritu, almazena egin… horretarako oso garrantzitsuak dira diru laguntzak”; horrez gain, enpresa plana eta ikastaroak egin behar izan dituela ere azaldu du mahai-inguruan.  

Interesa sortu du ekimenak, eta dozenaka lagun elkartu dira Goizane zentroan, hitzaldiak eta mahai ingurua entzuteko.

Irakurri osorik Goierriko Hitzan

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!