Aian EAJk irabazi ditu Espainiako Kongresurako hauteskundeak

Karkara 2019ko aza. 10a, 21:13

EH Bildu izan da bigarren indarra, 316 boto eskuratuta.

Itxi dituzte Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetako hauteslekuak, eta dagoeneko hasi da boto zenbaketa. Aian, 1.529 pertsona zeuden gaur botoa ematera deituta, eta %58koa izan da parte-hartzea. Jaitsi egin da gaurkoan botoa eman dutenen kopuruan, parte-hartzeari buruzko emaitza ofizialen arabera, apirilean, %65,42koa izan baitzen parte-hartzea.

Aian, boto gehien lortu dituen alderdia EAJ izanda, 406 botorekin, apirilean baino  66 boza gutxiago lortu ditu alderdi jeltzaleak. EH Bildu berriz ere bigarren indarra izan da, 316 boto lortuta. Podemosek 94 boto lortu ditu, aurreko bozetan baino 33 boto gutxiago, eta PSE-EEk 32; PPk eta VOXek 7na boto, eta Ciudadanosek 6. Lau boto txuri eta bi baliogabe ere izan dira. 

    Botoak
Alderdiaren logoa EAJ 406
Alderdiaren logoa EH Bildu 316
Alderdiaren logoa AD-IU-EQUO 94
Alderdiaren logoa PSOE 32
  PACMA 8
Alderdiaren logoa PP 7
Alderdiaren logoa VOX 7
Alderdiaren logoa C´S 6

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!