Abenduaren 13an, Arnasa Gara ekitaldia izango da Aian

Karkara 2019ko aza. 27a, 14:39
Arnasa Gara ekimenaren aurkezpen nagusia Azpeitian egin zuten.

Arnasa Gara proiektuaren helburua da euskararen arnasguneetako biztanleen ahalduntzea, aitortza eta kontzientziazioa indartzea.

Arnasguneak euskarari hauspoa ematen lelopean, Arnasa Gara ekimena martxan jarri dute Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoa eta Bizkaiko foru aldundiek eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (Uema). Proiektuaren helburua da euskararen arnasguneetako biztanleen ahalduntzea, aitortza eta kontzientziazioa indartzea, gune horiek euskararen indarberritzean duten garrantziaz jabetu daitezen.

Orotara 22 udalerritan egingo dira Arnasa Gara saioak: tartean Aian. Aiako Udaletik jakinarazi dute, abenduaren 13an, ostiralarekin, izango dela ekitaldia, 19:00etan hasita, kultur etxean. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!