Bertso-triki afaria egingo dute Aian, hilaren 27an

Karkara 2019ko abe. 17a, 10:20
Bertso afaria Andoni EgaƱarekin. (Iturria: Irurtzuneuskaraz.com)

Aiako dema plazan izango da, eta sarrerak salgai daude Iturriozenan hilaren 20ra bitartean, 25 euroren truke.

Bertso-triki afaria antolatu dute Aian, abenduaren 27rako. Agin Laburu eta Andoni Egaña bertsolariek parte hartuko dute, eta afal ondoren, Izer eta Alabier trikitilariek girotuko dute saioa. Gainera, afal aurretik 19:30ean hasita, tabernaz taberna triki-poteoa egitea da antolatzaileen asmoa.

Bertso-triki afarian parte hartu nahi dutenek, sarrerak salgai dituzte Iturriozenan, 25 euroren truke. Ostiral honetan izango da azken eguna sarrerak erosteko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!