Gabonetarako jarduerak prest dituzte Aian

Karkara 2019ko abe. 10a, 13:30
Gabon eskea.

Gero eta gutxiago falta da Gabonetarako. Urtero legez, egitarau zabala prestatu dute Lardizabal Guraso Elkarteak, Aiako Gazte Asanbladak eta Aiako Kirol Elkarteak, Aiako Udalaren babesarekin. Hona hemen egitaraua osorik.

Eguberrietarako egitaraua

Abenduak 20, ostirala

  • 18:00. Olentzeroren etorrera.

Abenduak 22, igandea

  • 16:00. Zinema.
  • 18:00. Zinema.

Abenduak 24, asteartea

  • 09:00. Gabon eskea auzoetan, plazatik hasita.
  • 18:00. Gabon eskea Aiako erdigunean, plazatik hasita.

Abenduak 26, osteguna

  • 16:00. Olinpiadak eta txokolatada. Gaztelekuan elkartuko dira parte hartzaileak.

Abenduak 27, ostirala

  • Bertso-triki afaria dema plazan. Aurretik, 19:30ean hasita, triki-poteoa izango da.

Abenduak 28, larunbata

  • 16:00. Futbol txapelketa eta txokolatada.

Abenduak 29, igandea

  • 16:00. Zinema.
  • 18:00. Zinema.

Abenduak 30, astelehena

  • 17:00-20:00. Puzgarriak.

Abenduak 31, asteartea

  • 10:00. Aiako Auto Slaloma, Ubegunen.
  • 17:00. San Silbestre lasterketa. Ordu erdi lehenago izango da izen-ematea.

Urtarrilak 2, osteguna

  • Haurrentzako eskulanak, Gaztelekuan.

Urtarrilak 3, ostirala

  • 16:00. Zinema.
  • 18:00. Zinema.

Urtarrilak 4, larunbata

  • 17:30. Amarru emanaldia, Tor Magoaren eskutik.

Urtarrilak 5, igandea

  • 16:00. Zinema.
  • 19:00. Erregeen etorrera.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!