Igandean erromeria izango da Aristerrazun

Karkara 2019ko abe. 17a, 10:00

Igandean, Olarte, Larrañaga eta Lutxurdio trikitilariak igoko dira oholtza gainera.

Andatza Erromeria Elkartetik jakinarazi dute, datorren igandean, erromeria izango dela Aristerrazun. Olarte, Larrañaga eta Lutxurdio trikitilariak igoko dira oholtza gainera, 18:30etik 21:30era, bertaratzen diren erromeria zaleak dantzan jartzeko prest.

Eskusoinu txikiaren eta panderoaren doinua atsegin dute herritarrak saiora gonbidatu dituzte antolatzaileek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!