Banatu dituzte Aiako XV. Argazki Lehiaketako sariak

Karkara 2019ko abe. 20a, 14:00
(Aiako Udala)

Lehiaketara aurkeztutako irudiekin osatuko dute 2020. urteko egutegia. Bestalde, sei argazki saritu dituzte; aiarrenak zein inguruko herrietako partaideenak.

Aurten ere argazki lehiaketa egin dute Aian, hamabosgarren urtez jarraian. Aiako Udalak azaldu duenez, hainbat eta hainbat irudi aurkeztu dituzte aurten ere, eta epaimahaiak onartutako lanak Aiako kultur etxean ikusgai izan dira gero. Hala, bertaratzeko eta gustuko argazkien aldeko botoa emateko aukera izan dute herritarrek. Izan ere, modu horretan hautatu dituzte 2020. urteko egutegia osatuko duten argazkiak: boto gehien jaso duten irudiek apainduko dituzte datorren urteko hilabeteak, egutegiko orri forman.

Dena den, lehiaketara aurkeztutako lan guztien artean, sei saritu ditu udalak. Duela bi egun, hilak 18, sari banaketa egin zuten. Aurten ere, aiarrek zein inguruko herrietako partaideek jaso dituzte sariak.

Hona hemen, XV. Argazki Lehiaketako irabazleak:

  • Aian erroldatuak:
    • 1. saria, Irati Urbieta - Udaberri gorria
    • 2. saria, Xabier Azpiazu - Udaberriko ilunabarra
    • 3. saria, Gina Pizarro - Dron bat
  • Aiatik kanpo erroldatuak:
    • 1. saria, Asier Oñederra (Zarautz) - Esnatzen
    • 2. saria, Ane Maite Manterola (Zarautz) - Neguko jolasak artaldean
    • 3. saria, Encarna Urzaiz (Getaria) - Aiako herria udaberrian

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!