PAPEREKOA

Liburu artean murgilduta

Aiako Lardizabal Herri Eskola 2019ko abe. 30a, 10:30
(Utzitako argazkia)

Lardizabal Herri Eskolako ikasleek Esti Uranga liburutegiko langileari egin zioten elkarrizketa, KARKARAren 412. zenbakiko 'Ikasleak idazle' atalean.

Zein da zure jaioterria?

Ni Aian jaio nintzen. 

Noiz hasi zinen liburutegian lanean?

Liburutegian orain dela pare bat urte edo hasi nintzen. 

Gustatzen al zaizu zure lana?

Bai. Oso polita da.

Asko irakurtzen al duzu?

Boladaka, baina beno, azkenaldi honetan liburu tartean ibiltzea tokatzen zaidanez, gehiago. 

Nongo liburutegian egiten duzu lan? 

Momentu honetan, Astigarragakoan. 

Liburutegi horretan duzun zer liburu proposatuko zeniguke?

Ia-ia 30 mila liburu daude, zaila da. Nik liburutegira sartu eta pasiluetatik bueltaka ibili, eta iruditzen zaizuen liburua hartu eta begiratzen joatea gomendatuko nizueke. Eta, halako batean begira, hauxe esaten duzuenean, horixe hartzea. 

Ipuinik kontatzen al duzu?

Gure liburutegian ez. Bi langile gara eta jende ugari ibiltzen da. Horregatik, ipuinak kontatzera ipuin kontalariak gonbidatzen ditugu. Adibidez, Lur Korta askotan izaten dugu gurean. 

Norbait bota al duzu liburutegitik?

Bai. Pare bat edo bidali behar izan ditut, hori nire lanaren parte da. Liburutegia txukun mantendu behar da, gauzak zaindu egin behar dira, ondo erabili, eta batez ere isiltasuna mantentzea oso garrantzitsua izaten da. Jende asko joaten da ikastera eta. 

Handia al da liburutegia?

Bai, ideia bat egiteko, Aiakoa baino pixka bat handiagoa da Astigarragakoa, baina joaten den jende guztiarentzat txikia geratzen da; liburutegi berri bat ari dira egiten orain herrian, handiagoa.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!