Urrezko aizkora eta harri jasotze txapelketak jokatuko dituzte Aian

Karkara 2020ko urt. 11a, 16:51

Urtarrilaren 19rako antolatu ditu Aiako Udalak herri kirol lehiak. Aizkoran gizonezkoak nahiz emakumezkoak ariko dira, eta harri jasotzen gizonezkoak.

Urtarrilaren 19an, igandearekin, herri kirol zaleek hitzordu berezia dute Aian. Izan ere, hiru txapelketaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Batetik, gizonezkoen Urrezko Binakako Aizkora Txapelketa jokatuko da. Eusko Label Saria izango da, eta bi bikote ariko dira aurrez aurre: Ugaitz Mugertza eta Julen Alberdi, Txikia IV.a-k osatuko du bikote bat, eta horiek aurkari izango dituzte Ruben Saralegi eta Eneko Otaño.

Bestetik, emakumezkoen Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketa jokatuko da. Lehian ariko dira Nerea Sorondo eta Irati Astondoa.

Amaitzeko, Urrezko Harri-jasotze Txapelketaz gozatzeko aukera egongo da. Aurrez aurre Urola Kostako bi harri-jasotzaile: Iñigo Eizagirre, Eiza, zarauztarra eta Xabier Peñagarikano, Peña, aizarnazabaldarra.

12:00etan hasiko dira txapelketak Aiako probalekuan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!