Aiako testaje zentroa jendez bete da gaur goizean

Karkara 2020ko urt. 12a, 18:00

Arraza Anitzeko VIII. Enkantea ospatu da bertan, eta ganaduzale ugari bertaratu da bai Euskal Herri osotik, bai Espainiako hainbat probintziatatik.

Arraza Anitzeko VIII. Enkantea egin dute gaur goizean Aiako Testaje Zentroan. Hala jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta azaldu du ganaduzale asko bertaratu dela. "Euskal Herriko bazter guztietako" ganaduzaleez gain, Espainiako hainbat tokitatik ere ganaduzaleak etorri direla azpimarratu du, eta aipatu ditu Huesca, Kantabria eta Extremadura.

"Urtetik urtera indartzen ari da topaketa", aldundiaren arabera.   

Argazkiak: Gipuzkoako Foru Aldundia.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!