Ostolaza eta Andoni Ezkerra bikoteak erromeria eskainiko du igandean Aristerrazun

Karkara 2020ko urt. 22a, 10:10

Igande honetan izango da bikotea Aristerrazuko plaza trikiti doinuez alaitzen. Arratsaldeko 18:30etik 21:30era.

Datorren igandean, urtarrilak 26, Jon Ostolaza trikitilaria eta Andoni Ezkerra panderojoleak igoko dira Aristerrazuko oholtzara Andantza Erromeri Elkarteak antolatutako ohiko ekitaldian. Bertaratzen diren lagunak dantzan jarriko dituzte arratsaldeko 18:30etik 21:30era eta antolakuntzak arromeria zale guztiei luzatu nahi die dantzara batzeko gonbidapena.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!