Igandean jokatuko da Aiako IX. Mendi Lasterketa

Karkara 2020ko ots. 26a, 10:37

Aiako IX. Mendi Lasterketako parte hartzaileek 14,6 kilometroko ibilbidea osatuko dute Aiako Pagoeta Natur Parkean barrena.

Aiako Kirol Elkarteak antolatuta, Aiako IX. Mendi Lasterketa jokatuko da igandean, Aiako Pagoeta Natur Parkean. Parte hartzaileek 14,6 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute Aiako mendietan eta basoetan barrena, eta ibilbidea "zoragarria" dela nabarmendu dute antolatzaileek. Hala, kirola eta natura maite dituzten herritarrak lasterketan parte hartzera animatu dituzte.

Aiako Mendi Lasterketan 400 lagunentzat tokia izango da eta, hasiera batean, ostiralera bitartean irekita izango da izena emateko epea. Lasterketan parte hartu nahi duten herritarrek Kirolprobak webgunean dute izena emateko aukera, 18 euroren truke. Bestalde, hilaren 28rako parte-hartze zerrenda betetzen ez bada, egunean bertan, lasterketaren aurretik, izena emateko aukera ere zabalduko du Aiako Kirol Elkarteak. Dena dela, azken egunera arte itxaroten duten kirolariek 25 euro ordaindu beharko dute mendi lasterketan parte hartzeagatik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!