Mikel Markezek kontzertua emango du Aian larunbatean

Karkara 2020ko ots. 26a, 16:06

Esti Markez, Julen Alonso eta Harkaitz Minerrekin  batera igoko da oholtzara, eta "Biribilean" azken diskoa aurkeztuko dute.  Sarrerak salgai daude Aiako gune desberdinetan eta Musikaze webgunean. 

Aiako Udalak antolatuta, Mikel Markez abeslariak kontzertua emango du Aiako probalekuan otsailaren 29an, larunbatarekin. Markezek Esti Markez kantaria, Julen Alonso trikitilaria eta Harkaitz Miner biolin-jotzailea izango ditu lagun oholtza gainean, eta kontzertu berezia izango dela uste dute antolatzaileek.

Markezen zuzeneko musikaz gozatu nahi dutenek Musikaze webgunean erosi ditzakete sarrerak, 10 eurotan; baita ere Aiako Arruti Jatetxean, Aize Berri Kafetegian, Iturriozena tabernan eta Aiako Kultur Etxean. Horrez gain, aldez aurretik agortzen ez badira, egunean bertan ere txarteldegian salgai jarriko dituztela azaldu dute antolatzaileek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!