Zugarramurdira irteera antolatu du Hitzez emakume baserritarren elkarteak, martxoaren 8rako

Karkara 2020ko mar. 6a, 14:41

Emakumeen Nazioarteko Egunean, emakumeek kudeatzen dituzten Zugarramurdiko ustiategi txikiak ezagutzeko aukera izango dute irteeran parte hartzen dutenek.

Martxoaren 8a, igandea, Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da, eta Zugarramurdira irteera kulturala antolatu du Hazi erakundeak, emakumeek kudeatzen dituzten ustiategi txikiak ezagutzeko. Hitzez Emakume Baserritarren Elkarteak autobusa antolatu du irteeran parte hartu nahi dutenentzat. Hala, Eibar, Elgoibar, Zarautz eta Aiatik pasako da autobusa, eta 11:00etarako Zugarramurdin egotea aurreikusten dute Hitzez elkarteko arduradunek.

Irteeran parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute, 689-09 18 41 edo 639-87 96 11 telefono zenbakira deituta.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!