Aiako Kutxabank bulegoak ez du bezeroen arreta zerbitzurik eskainiko aurrerantzean

Karkara 2020ko mar. 23a, 09:40

Aiako Udala ez dago ados Kutxabank banketxeak hartutako erabakiarekin, eta egoerari aurre egiteko baliabide guztiak martxan jarriko dituela azaldu du.

Kutxabank banketxeak Aiako Udalari jakinarazi dio Kutxabanken Aiako bulegoak bezeroarentzako arreta-zerbitzua itxi duela. Hala, Aiako alkate Nekane Arrizabalagak adierazpen instituzionala zabaldu du herritarren artean, Aiako Udala erabakiarekin ados ez dagoela azalduz. "Orain arte izan dugun zerbitzua berreskuratzea zaila ikusten dugun arren, Aiako Udalak baliabide guztiak jarri ditu martxan egoera honi aurre egiteko".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!