Aiako Txakolin Eguna ospatuko dute balkoietatik

Karkara 2020ko api. 4a, 10:00

Igandean, 13:00etan, "um blem ble, um blem ble..." abestuz topa egingo dute aiarrek, nork bere balkoi edo leihotik.

Birusa K.O. Facebook-eko orria ireki zuten larrialdi egoera hasi zenean, aiarrek elkargune bat izateko eta jarduera ezberdinak eginez denbora errazago pasa ahal izateko. Denetariko proposamenak egin dituzte azken asteetan, asmakizunak, eskulanak, euskal dantza saioak, etxean egiteko errezeta goxoak, apaintzeko aholkuak eta sasoian mantentzeko etxean egin daitezken ariketak, besteak beste.

Oraingoan astebururako beste proposamen bat egin dute. Koronabirusaren krisia lehertu aurretik, apirilaren 5ean Aiako Txakolin Eguna ospatzekoak ziren herrian. Hitzordu garrantzitsua izaten da aiarrentzat, eta ez dute konfinamenduagatik bertan behera geratzerik nahi. Horregatik, igandean 13:00etan herriko balkoietara eta leihoetara atera eta Txakolin Eguna ospatzera animatu dituzten herritarrak. 12:45ean musika jarriko dute balkoietan giroa alaitzeko, eta 13:00etan "um blem be, um blem be..." abestuz denek batera topa egingo dute.

Kaskoko eta auzoetako herritarrak herri ekimenean parte hartzera animatu dituzte antolatzaileek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!