Bihar, San Isidro egunez, egingo dute lehen meza Aian

Karkara 2020ko mai. 14a, 09:30

Igandeetako meza ohi bezala 10:30ean izango da.

Unai Manterola Aiako eta Orioko erretoreak jakinarazi du, ostiralean, San Isidro egunez, egingo dutela konfinamenduaren ondorengo lehen meza Aian. Berez, San Isidro eguneko meza Aizpeako ermitan egin ohi da, baina aurten parrokian egingo dute. Igandeetako meza, berriz, ohi bezala 10:30ean izango da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!