Hernio Txikiko bidea garbitu eta egokitu dute

Txukun Lorezantza enpresak egin ditu lanak, eta San Isidro egunerako prest izan dute.

Urte hasieran, Aiako Udalak Ernio Txikiko bidean garbiketa eta egokitze lanak egiteko eskatu zion Aiako Txukun Lorezantza enpresari. Enpresako arduradunek azaldu dutenez, "bidea egoera txarrean zegoen eta, azken urteetan, sasia eta otea pasa ezinik ibiltzen ginen mendizaleok". Bi kilometro inguru ditu bideak, eta lorezaintza zerbitzuak sastraka eta bide bazterreko adarrak kendu eta erorita zeuden hainbat zuhaitz bidetik kendu ditu. Horrez gain, lau puntutan irisgarritasuna hobetzeko esku lana ere egin dute. "Besteak beste, lokatza kendu, ur bideak ireki eta harri eta enborrekin eskailera mailak sortu ditugu".

Aiako Udalarentzat oso garrantzitsua zen Ernio Txiki bidearen egokitze lanak maiatzak 15erako, San Isidro egunerako bukatuta egotea, bertan ospatzen delako egun hori. Pasa den ostiralean izan zen San Isidro eguna, eta badirdi bertaratu ziren herritarrek "oso gustura" hartu zutela bidean egin zituzten egokitze lanak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!