Zabalik da Kimu haurreskolan matrikulatzeko izen emate epea

Karkara 2020ko mai. 24a, 10:00

Ekainaren 8ra arte egongo da zabalik epea, eta matrikulazioa aurrez aurre edo Internet bidez egin daiteke.

Aiako Kimu Haurreskolak zabaldu du matrikulazioa egiteko izen ematea, eta ekainaren 8an bukatuko da epea, astelehenarekin.

Jakitera eman dutenez, izen ematea bi modutara egin daiteke: aurrez aurre edo Internet bidez. Era presentzialean egin nahi dutenek, egun gutxiago izango dituzte tramitea egiteko, eta haurreskolara hurbildu beharko dute, aurretik 647936201 telefono zenbakira deitu edo kimu.aia@haurreskolak.eus idatzi eta hitzordua hartuta. Ekainaren 1etik 8ra izango dute horretarako epea.

Internet bidezko izen ematea, berriz, jada zabalik dago, eta www.haurreskolak.eus webgunean egin behar da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!