Udaleko irekiak antolatu ditu Aiako Udalak uztailerako

Karkara 2020ko eka. 8a, 11:32
Aiako udaleku irekiak, artxiboko argazkia.

Aiako udaleku irekiak uztailaren 6tik 30era bitartean izango dira, 10:00etatik 13:00etara, eta 08:00etatik 10:00etara zaintza zerbitzua eskainiko dute doan.

Uztailaren 6tik 30era udaleku irekiak izango dira Aian. Egoera berezia dela jakinda, Aiako Udalak "ahalegina" egin du udalekuak antolatzeko. Nabarmendu dute herritarrarentzat bakarrik izango direla; 10:00etatik 13:00etara egingo dituzte, eta 08:00etatik 10:00etara zaintza zerbitzua egongo da doan. Bestalde, udalak jakinarazi du arratsaldetako kirol jarduerak bertan behera geratuko direla uda honetan.

Aiako udaleku irekiak 2017an jaiotako haurretatik hasi eta 12 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta egongo dira. Hilabeteko kuota 60 eurokoa izango da, eta familia bereko 3. kideak erdia ordaindu beharko du. Izen-ematea ekainaren 19a arte izango da zabalik, eta ordainketa transferentzia bidez egin beharko da Kutxako hurrengo zenbakian: ES22 2095 5176 8610 6956 6676.

Autobus zerbitzua ere izango da auzoetako haurrak udalekuetara eramateko, eta hori erabili nahi dutenek, izena ematerakoan 20 euro gehiago ordaindu beharko dituzte.

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!