Laurgaingo istorio zaharrak ezagutzeko ibilaldi gidatua antolatu dute larunbaterako

Karkara 2020ko eka. 11a, 16:33

Ekimenean parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute Iturraran parketxean.

Pagoeta Natur Parkea nagusiki Aiako bi auzoetan banatua dago, hego-mendebaldean Altzola auzoa dago eta ipar-ekialdean Laurgain. Hain zuzen ere, Laurgaingo jauntxoak ziren Agorregi burdinolaren eta erroten jabeak, baita inguruko mendi eta baserrienak ere. Hori dela eta, "Palazioa" izenez ezagutzen da Laurgaingo dorretxea. Istorio asko gordetzen ditu inguru horrek, eta horiek ezagutarazteko ibilaldi gidatua antolatu du Iturraran parketxeak, Laurgaingo Txutxu-mutxuak izenburupean. Larunbatean izango da, 10:00etatik 12:00etara bitartean. 

Ibilaldi gidatuak plaza kopuru mugatua izango du, eta bertan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute. Horretarako, iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi edo 943-83 53 89 telefono zenbakira deitu dezakete herritarrek.

Helduek 5 euro ordainduko dute ekimenean parte hartzeagatik eta haurrek 3 euro.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!