Aiako igerilekuko bonuak salgai jarri dituzte aiarrentzat

Karkara 2020ko eka. 22a, 09:40
Aiako igerilekuko obrak bukatzen ari dira langileak.

Bonuak igerilekuan bertan eros daitezke gaurtik ekainaren 30era bitartean, 16:00etatik 20:00etara.

Udal igerilekua uztailaren hasieran irekitzea da Aiako Udalaren asmoa, eta aurten edukieraren %60a izango denez, lehen deialdian bonuak erosteko lehentasuna izango dute Aian erroldatutako herritarrek. Bonuak igerilekuan bertan eros daitezke gaurtik ekainaren 30era bitartean, 16:00etatik 20:00etara.

Bestalde, aurtengoan bonuen prezioak egokitu egin ditu udalak denboraldia motzagoa izango delako.
0-4 urte artekoek ez dute ordaindu beharko
5-17 urte bitartekoek 15 euro ordainduko dute denboraldiko bonua
18 urtetik gorakoek 30 euro ordainduko dute denboraldiko bonua

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!