Segurtasun baldintzak jator zainduta, Aiako Udalak abuztuko lehen bi asteetarako kultur eskaintza luzatu du. Probalekuan izango dira saio guztiak, aforoa eta distantziak kontrolatu ahal izateko. Ezinbestekoa izango da musukoa erabiltzea, eta sarrerak aurrez erreserbatu beharko direla adierazi du udalak, udaletxean bertan.
Udalak ezarri duen baldintza da sarrerak eskatzen dituen pertsona herrian erroldatuta egotea, eta 18 urtetik gora edukitzea. Gehienez hiru sarrera erosi ahalko dira, bakoitza bi euroan (haurrek ere ordaindu beharko dute). Amaitzeko, adierazi dute bildutako dirua EiTB Maratoira bideratuko dela, COVID19aren ikerketarako.
Egitaraua:
- Abuztuak 7, ostirala, 22:30ean: Bertso jaialdia. Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Iker Zubledia eta Agin Laburu ariko dira bertsotan, eta Amaia Agirre gai jartzaile lanetan.
- Abuztuak 8, larunbata, 22:30ean: Antzerkia: "Zoaz Pake Santuan" (Ane Gabarain eta Mikel Laskurain)
- Abuztuak 9, igandea, 22:00etan: Haurrentzako antzerkia: "20.000 legoa itsaspeko bidaian" (Alfonso Diez eta Aitor Fernandino)
- Abuztuak 10, astelehena, 22:30ean: Kontzertua: Puro Relajo (mariatxi talde nafarra)
- Abuztuak 12, asteazkena, 20:00etan: Magia ikuskizuna: "Harritzearen abilezia" (Hodei Magoa)
- Abuztuak 14, ostirala, 22:30ean: Kontzertu akustikoa: Zetak
- Abuztuak 16, igandea, 18:30ean: Herri kirol jaialdia
- Harrijasotzaileak: Aimar Irigoien, Urdax Magunazelaia, Jokin Eizmendi, Mikel Lopetegi 'Urra', Karmele Gisasola eta Udane Ostolaza
- Aizkolariak: Iker Vicente eta Mikel Larrañaga