Azken plazak euskarazko taldean basoko animalien bila ibiltzeko Iturraranen

Aritz Mutiozabal 2020ko abu. 4a, 12:06

Erreserba gaur egitea ezinbestekoa da, eguerdiko 14:00ak aurretik.

Ibilbide berezia antolatu dute biharko Iturraran parketxean: Pagoeta natura parkean bizi diren zenbait animalia ezagutzeko aukera izango da beraien arrastoei jarraituz. Euskarazko taldean oraindik plazak daudela jakitera eman dute antolatzaileek. Beraz, parte hartu nahi duenak erreserba egin beharko du gaur, eguerdiko 14:00ak aurretik; helduek 5 euro ordaindu behar dute eta 5-12 urteko haurrek, berriz, 3 euro. Horretarako 943-83 53 89 telefono zenbakira deitu edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi dezake.

Parketxetik abiatuko dira 11:00etan, eta bi ordu inguruko iraupena izango du ibilaldiak, inolako zailtasunik gabe. CODID-19aren osasun-prebentziorako neurriak hartuko dituzte, uneoro.; hau da, talde txikian ibiliko gara, segurtasun-distantziak mantenduz.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!