Iturraran Parketxeak 'Natura besarkatuz' ekintza prestatu du hilaren 12rako

Karkara 2020ko abu. 7a, 09:30

Naturarekin harremanetan jartzeko jarduera "berezia" dela nabarmendu dute. Bertan parte hartu nahi duenak aurrez eman behar du izena.

Natura Besarkatuz jarduera gidatu "berezia" antolatu dute Iturraran Parketxean datorren asteazkenerako, abuztuaren 12rako, "naturarekiko konexioa bilatu asmoz". Hala, eguzkiari agurra eginez ekingo diote goizari, eta beste zenbait ariketa eta jolas egin dituzte Iturrarango inguruetan. Era berean, lorategiko zenbait gune bisitatzeko aukera izango dute.

Ekintzan parte hartzeko aurrez eman behar da izena, iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzita edo 943-83 53 89 telefono zenbakira deituta; izan ere, plaza mugatuak daude. Helduek 5 euro eta haurrek 3 euro ordaindu beharko dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!