Iritzia: Mokokada batez

Oier Aranzabal / Berria.eus 2020ko abu. 21a, 11:20
(Argazkia: http://larrasarri-hemendiknora.blogspot.com)

Oier Aranzabalek iritzi artikulua idatzi du Berria egunkariko ELE atalerako.

Kaio arre handi batek gaizki begiratzen dit goizero ogiaren bila noanean. Aiako herriko sarreran dagoen soro batean paratzen da, oraindik larra umel eta ogia bero dagoenean, eta itxaroten du pazient ni iritsi arte, begirada zorrotza nigan jartzeko. Arrangura nabari dut bere bisaian.

2020ko abuztua arraroa izaten ari da, bai.

Irratiak okaztatu ditu turismoaren aurtengo datu txarrak. Ehuneko hainbat gutxiago hau, ehuneko hainbat gutxiago bestea. Eta ikuskizun eta ekitaldietako teknikariek manifestazio deialdia egin dutela larunbaterako Bilbon. Ez da festarako tenorea. Baina koronabirusa gustura dabil egunkarietako grafikoetan gora eta behera; nola lantokietan, hala tabernetako terrazetan eta hondartzan, xukaderatik xukaderara. Positiboek nabarmen egin dute gora, eta geroz eta gehiago dira ospitaleratuak. Kontuak ez du batere itxura onik.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus-en

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!