Irudietan: Dena prest dute Aiako Igoerarari hasiera emateko

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko abu. 22a, 12:56

14:30ean abiatuko dute Aiako XIII. Igoera, eta "ikuskizun bikaina" izatea espero dute antolatzaileek. Izan ere, Euskal Herriko pilotuez gain, Galiziako, Asturiasko, Kantabriako eta Andorrako parte hartzaileak ere izango dira.

Motor hotsak hartu du Aiako herrigunean goizean goizetik. Antolatzaileek azaldu dutenez, "ikuskizun bikaina" espero dute gaurkoan Aian. Izan ere, Euskal Herriko pilotuez gain, Galiziako, Asturiasko, Kantabriako eta Andorrako parte hartzaileak ere izango dira. Hala, "goi mailako lehia" ikusteko aukera izango da. "Espainia mailan, mendiko rally modalitateko hiru proba bakarrik jokatu dira pandemia hasi zenetik, baina Iparraldeko sektorean Aiakoa izango da jokatzen den lehenengoa. Horregatik, gaurkoan kanpotik goi mailako pilotu dezente etorri zaizkigu", azaldu du Arkaitz Iruretagoiena antolatzaileak.

Bestalde, antolatzaileek COVID-19aren aurkako babes neurriak hartzeko deia egin diete ikusleei. "Maskara jantzita izatea eta segurtasun distantzia mantentzeko eskatzen diegu proba ikustea etortzen direnei. Ikuskizun bikaina izango da, baina proba ondo aterako da denok behar diren babes neurriak hartzen baditugu", azaldu du Iruretagoienak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!