Joseba Iraola eta Jose Antonio Lopez garaile XIII. Andatzatik Aiara Igoeran

Gorka Eizagirre 2020ko abu. 24a, 14:39

Aurtengo edizioan 60 ibilgailuk parte hartu dute. Erlo telebistak erreportaje zabala osatu du lehiaketak utzitako irudi ikusgarrienekin.

Larunbatean jokatu zen XIII. Andatzatik Aiara Igoera, pandemiaren ondorioz martxotik abuztura atzeratu ondoren. Aurtengo edizioan 60 ibilgailu izan dira, bi kategoriatan banatuta: jarleku bakarreko autoak eta bikoak.

Jarleku bakarreko autoetan Joseba Iraola izan zen garaile 01:44 denborarekin, Aitor Zabaleta bigarren —01:49— eta Garikoitz Flores hirugarren —01:54—.

Bikoetan, Jose Antonio Lopezentzat izan zen garaipena —01:58—, Bruno Scherer sailkatu zen bigarren —2:01— eta Markel Cestafe —2:05— hirugarren.

Aldeko eguraldia lagun, ikusle ugari juntatu zen lasterketako puntu desberdinetan, eta antolatzaileak pozik agertu ziren txapelketak izandako harrerarekin.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!