Euskadiko harri txikien harri-jasotze txapelketa jokatuko da urriaren 3an Aian

Maria Maya Manterola 2020ko ira. 27a, 17:46
Aiako harri-jasotze jaialdiko irudi bat.

Sarrerak aurrez eskuratu beharko dira, Aiako Iturriozena tabernan, Arruti jatetxean eta Aize Berri kafetegian. 

Maila absolutuko eta 80 kilo azpikoen Euskadiko harri-jasotze txapelketa jokatuko da urriaren 3an, larunbata, Aiako probalekuan. Parte hartzaileen berri eman dute dagoeneko: Aiako probalekuan aurrez aurre neurtuko dira Gorka Etxeberria Ikutza, Hodei Iruretagoiena Uria Izeta IV, Mikel Lopetegi Gereka Urra eta Iraitz Arruti Artetxe maila absolutuan; 80 kiloz azpikoen mailan lehiatuko dira, berriz, Josetxo Urrutia Baleztena, Jagoba Otaegi Etxeberria eta Manex Aburuza Alduntzin. 

Sarrerak salgai daude dageoneko Aiako Iturriozena tabernan, Arruti jatetxean eta Aize Berri kafetegian. Agortuko ez balira, Aiako probalekuan bertan ere salgai jarriko lituzkete egunean bertan.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!