Berrezarri dute argi-indarra Aian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko urr. 21a, 15:18

Bart gaueko haize boladen eraginez, matxura izan da Aiako argi-indar sisteman.

Gaueko haize boladek kalteak sortu dituzte Aian, eta argi-indarrik gabe egon dira eguerdira arte. Nekane Arrizabalaga Aiako alkateak jakinarazi duenez, argi-indar hornikuntza enpresako langileek matxura non dagoen atzeman dute goizean, eta beharrezko baliabide guztiak bideratu dituzte bertara. Hala, eguerdirako argi-indarra berrezartzea lortu dute

Bestetik, goizaldean errepidera zuhaitz ugari erori direla eta horrek hainbat bide itxi dituela ere azaldu du Aiako alkateak. "Goizeko lehen orduan abisuak pasa ditugu. Ahal bezain azkar bidea garbitu dute langileek eta dagoeneko martxan da zirkulazioa herriko bide nagusietan", adierazi du. Egunean zehar falta diren lanak amaituko dituzte.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!