Azken hilabetean jende ugari ibiltzen da Orio eta Agorregi arteko bidean oinez nahiz bizikletan asteburuetan. Bidearen zati bat jabetza pribatuko lurretatik pasatzen da eta duela hamar urte edo bide alternatiboa egokitu zuen Aiako Udalak. Hala, inguruko bizilagunek herritarrei eskatu diete erabiltzeko bide alternatiboa Agorregira joan nahi badute. Bidea markatzen duten zinta zuri-gorriak ere jarri dituzte, jendea jakin dezan nondik joan behar duen, eta bidean galdu ez daitezen. Mesedez seinalizazioa errespetatzeko eskatu dute.