Ekintzaz betetako egitaraua osatu dute Aian datozen asteetarako

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko abe. 22a, 09:28

Bihar, asteazkena hasi eta urtarrilaren 5era bitartean zinema, kontzertuak, ipuin kontalariak eta beste emanaldi ugari antolatu dituzte Aiako Udalak, Xatur Gaztelekuak eta Lardizabal Herri Eskolako Guraso Elkarteak.

Ekintzaz betetako Gabon egitaraua osatu du Aiako Udalak Xatur Gaztelekuarekin eta Lardizabal Herri Eskolako Guraso Elkartearekin batera, datozen asteetarako. Bihar, asteazkena hasi eta urtarrilaren 5era bitartean izango dira ekitaldiak.
 
Udalak adierazi duenez, COVID 19a dela eta, aurrez jaso beharko dira gonbidapenak Udaletxean aurrez aurre, edota harrera@aia.eus helbidean erreserba eginez. Gonbidapen horiek eskuratu ahal izateko, ezinbestekoa izango da Aian erroldatuta egon eta eta 18 urte beteta izatea, gehienez, pertsonako hiru gonbidapen eskuratu ahal izango dira.
 
2020ko eguberritako ekitaldiak:
 
Abenduak 23, asteazkena. Zinema. Eskolako soinketa gelan
 
  • 16:00: "Onward"
  • 18:00: "Tenet"

Abenduak 26, larunbata.

  • 18:00: Txistuman-en kontzertua probalekuan.

Abenduak 27, igandea.

  • 12:30: Rock in my soul, gospel kontzertua San Esteban elizan.

Abenduak 28, astelehena.

  • Gaztelekua irekita egongo da, haurren zerbitzua barne.

Abenduak 29, asteartea. Zinema. Eskolako soinketa gelan

  • 16:00: "Peddington 2"
  • 18:00: "Bad boys for life"

Abenduak 30, asteazkena.

  • 17:30: "Pepa eta Kutxo: Pailazokeriak" pailazoak probalekuan.

Urtarrilak 2, larunbata.

  • 16:00: "Frozen2"
  • 18:00: "Mulán"

Urtarrilak 3, igandea. Sorgina txirulinaren ipuin kontalaria. Probalekuan.

  • 16:30: 9-12 urte artekoentzat.
  • 18:30: 4-8 urte artekoentzat.

Urtarrilak 4, astelehena. Zinema. Eskolako soinketa gelan.

  • 16:00: "Espías con disfraz"
  • 18:00: "Alien covenant"

Urtarrilak 5, asteartea.

  • 12:00. Kantu Koloreren kotnzertua probalekuan.
  • Ondoren: Errege Magoen etorrera
 
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!