Pagoetan adingabe bat erreskatatu dute helikopteroaren laguntzarekin, snowboard egiten min hartu eta gero

IƱigo Gaiton 2021ko urt. 6a, 16:14
Pagoeta mendia, artxiboko irudian.

Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, 12:30ak aldera izan da ezbeharra eta 14:00etan bukatu dituzte erreskate lanak.

Gaur eguerdian erreskatea izan da Pagoeta mendian. Ertzaintzak azaldu duenez, snowboardarekin elurretan zebilen adingabe bati sorbalda atera zaio, kolpea hartu eta gero, eta mugitu ezinik geratu da. Ezbeharra izan duen pertsona menditik ateratzeko izandako zailtasunen ondorioz, erreskatea helikopteroaren laguntzarekin egin behar izan dute. Ertzaintzak 14:00ak inguruan bukatu ditu lanak.

Min hartutako laguna Intxaurrondo inguruko suhiltzaileen unitatera eraman dute helikopteroz, eta handik erietxera anbulantzian. 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!