Silo-bola plastikoen bilketaren aurtengo egutegia zehaztu dute Aian

Dorleta Agiriano Lai 2021ko urt. 14a, 08:47

Hilabetean behin izango da silo-bola plastikoak jasotzeko hitzordua.

Aiako Udalak argitaratu du silo-bola plastikoen bilketaren aurtengo egutegia. Beraz, zehaztu dute jada zein egunetan jasoko dituzten plastikoak: hilabetean behin izango da bilketa, hain zuzen, hilabeteko bigarren asteartean –urrian izan ezik, asteazkenean izango baita orduan–.

Urkome da zerbitzu hori antolatzeaz arduratzen dena, baina Ibiri Garraioak da zerbitzuaren arduradun nagusia.

Hona hemen plastikoen bilketaren 2021eko egutegia, osorik:

  • Urtarrila: urtarrilak 12, asteartea
  • Otsaila: otsailak 9, asteartea
  • Martxoa: martxoak 9, asteartea
  • Apirila: apirilak 13, asteartea
  • Maiatza: maiatzak 11, asteartea
  • Ekaina: ekainak 8, asteartea
  • Uztaila: uztailak 13, asteartea
  • Abuztua: abuztuak 10, asteartea
  • Iraila: irailak 14, asteartea
  • Urria: urriak 13, asteazkena
  • Azaroa: azaroak 9, asteartea
  • Abendua: abenduak 14, asteartea

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!