Alaitz Roteta eta Ainara Saizar trikitilariek dantzarako piezak joko dituzte igandean

IƱigo Gaiton 2021ko ots. 18a, 14:36

'Aristerrazu zuzenean' ekimenaren baitan, erromeria egingo dute igandean internet bidez.

Izurriteak mundua kolpatu eta gero, 'Aristerrazu zuzenean' ekimena abiatu zuten erromerien antolatzaileek, iganderoko erromerien ohitura mantentzeko helburuarekin. Hala, aste honetan ere izango da saioa: Ainara Saizar eta Alaitz Rotetak dantzarako kantuak joko dituzte etxean dantza egin nahi dutenentzat, 19:00etatik aurrera.

Emanaldia Arizterrazu Zuzenean Facebook kontuaren bitartez jarraitu beharko da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!