Familia ugarientzat hobariak hilaren 31 bitartean eska daitezke Aian

Familia ugarien hobaria Ondasun Higiezinen Zergan aplikatuko dira.

Aiako familia ugariek Ondasun Higiezinen Zergan hobaria izateko aukera izango dute, eta horretarako martxoaren 31 baino lehen egin beharko dute eskaera udaletxean. Hala, hobaria izateko honako baldintzak bete beharko dituzte familiek: familia ugarien ziurtagiria izan behar dute (familia liburua edo txartela); familiako inork ezin du jabetzan izan beste ondasun higiezin bat, eta ohiko etxebizitzaren balio katastrala gehienez 180.000 eurokoa izan behar du.

Aiako Udalak azaldu du hiru seme-alaba dituztenek %40ko hobaria izango dutela, lau seme-alaba dituztenek %50ekoa eta bost edo gehiago dituztenek %60koa.

Eskaera egiterakoan entregatu beharko da eskaera orria, familia liburua eta 202ko Ondasun Higiezinen Zergaren erreziboaren kopia.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!