Gaur jarriko dituzte salgai Iker Laurobak Aian emango duen kontzerturako sarrerak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko mar. 17a, 09:54

Sarrerak eros daitezke Aiako Kultur Etxean edo internet bidez.

Iker Laurobak kontzertua emango du apirilak 10ean, 19:00etan hasita, Aiako probalekuan, Beste urtaroak taldearekin. Udaberria diskoko abestiak joko dituzte, baina baita aurreko lau diskoetako kantu esanguratsuenak ere. Antolatzaileek azaldu dutenez, "barneraino sartzen den musika hunkigarria jotzen dute, ahots eta koroei garrantzi berezia emanez". Hala, gaur 16:00tan jarriko dituzte kontzerturako sarrerak salgai, eta aretoaren edukiera mugatua denez, saioan izan nahi dutenei bizkor ibiltzeko ohartarazi die Aiako Udalak, aurreko kontzertuko sarrerak ere ordu gutxitan agortu baitziren.
Sarrerak eros daitezke Aiako Kultur Etxean astelehenetik ostegunera 09:00etatik 12:30era eta 15:30etik 19:15era, eta ostiraletan 09:00etatik 12:30era eta 15:30etik 18:45era. Horrez gain, internet bidez ere erosi ahalko dira lotura honetan.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!