Aian hiru positibo izan dira azken orduetan

Juan Luis Romatet 2021ko mar. 30a, 13:01

Azken zazpi egunetan 10 kasu izan dira Aian, eta 503,78ko intzidentzia tasa du herriak gaur gaurkoz. Orion, aldiz, Osakidetzak ez du positiborik detektatu atzo egindako testetan.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera, Aian hiru koronabirus kasu detektatu dituzte. Herriaren intzidentziak gora egiten jarraitzen du, eta 503,78raino igo da azken orduetan. Orion, aldiz, azken egunetako joera onari eutsiz, ez dute positiborik atzeman.

Zarautzen ere gora egin du intzidentzia tasak, azken orduetan zenbatutako hiru kasuekin; bederatzi puntuan igo da, 235,58tik 244,14ra. 25 kasu izan dituzte Zarautzen azken zazpi egunetan.

Azkoitian, Azpeitian eta Getarian izan dituzte beste kasuak: bina Azpeitian eta Azkoitian, eta bat Getarian. Eskualdeko beste sei herrietan ez dute positiborik izan azken orduetan.

Hego Euskal Herrian gorantz egin du positiboen kopuruak. 683 positibo zenbatu zituzten atzo Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko osasun sailek. Araban 97 positibo izan ziren atzo, 222 Bizkaian, 172 Gipuzkoan eta 182 Nafarroan. Beste lurraldetako hamar lagunek ere positibo eman zuten atzo egindako probetan. Lau lurraldetako positibotasun tasa %5,92koa izan zen atzo.

Beste 66 lagun ospitaleratu zituzten atzo Osakidetzako erietxeetan. 288 lagun zeuden atzo ospitaleratuta, plantan, eta beste 80 Zaintza Intentsiboko Unitateetan, bezperan baino bost gutxiago.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!