Aiako Udalak 25.000 euro bideratuko ditu ostalariei eta merkatariei laguntzeko

Onintza Lete Arrieta 2021ko api. 6a, 09:00

Apirilaren 30era arte egin daitezke eskaerak, eta horiek korreo elektronikoz edo erregistro elektronikoz entregatu beharko dira. Ostalariek, merkatariek eta ostatu turistikoek eskatu ahalko dituzte laguntzak. Hemen ikus daitezke oinarriak, baita eskaera orria deskargatu ere.

Aiako Udalak erabaki du udal aurrekontuetatik 25.000 euro bideratzea herriko ostalari eta merkatariei laguntzeko, horiek pandemiak eragindako zailtasunei aurre egin diezaieten.

Laguntzak eskatzeko epea zabalik dago, eta apirilaren 30ean amaituko da.

Eskaera ostalariek, merkatariek nahiz ostatu turistikoa dutenek dezakete, eta hemen irakur daitezke bete beharreko baldintzak zein diren, baita emango diren laguntzak zenbatekoak diren ere. OINARRIAK.

Eskaera egiteko bete beharreko inprimakia ere hemen deskarga daiteke. Bi modutara entrega daiteke orria:  harrera@aia.eus korreo elektronikora idatzita, edo erregistro elektroniko bidez. ESKAERA ORRIA

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!