Aia 2021eko Landa Turismoaren Hiriburu izateko hamar hautagaien artean dago

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko api. 15a, 09:01

247 herrik izena eman zuten ekimenean, eta horietatik hamar iritsi dira finalera, tartean Aia. Botoa emateko aukera zabalik dago sarean.

Gaur jakinarazi dute Aia 2021eko Landa Turismoaren Hiriburu izateko azken 10 hautagaien artean dagoela. Nekane Arrizabalaga alkateak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, 247 herrik eman zuten izena Escapadarural.com plataformak sustatzen duen ekimenean. "Turismoaren bueltan azken urteetan garatzen dihardugun lanaren emaitza da hau.Zer esango dut bai nik aiarra izanda: gurea baino herri txiki politagorik ez da inon". Hala, Aiako alkateak uste du ekimena aukera paregabea dela munduari erakusteko "Aiaren handitasuna, hizkuntzaren eta kulturaren enigma, produktu gastronomikoen bikaintasuna eta ondare natural izurrigarria. Sari handia da lehen 10 herrien artean kokatzea. Guztion esku dago gorenera iristea". Honako loturan eman daiteke botoa.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!