Plaza inguruko mugikortasuna hobetzeko hainbat neurri hartu dituzte Aian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko api. 21a, 12:12

Besteak beste, zamalanetarako eremu bat sortu dute, aparkatu ezin den espazioak mugatu dituzte eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonek aparkatzeko eremu berezia zehaztu dute.

Aiako Gozategi Plazako segurtasuna hobetzeko neurriak hartu ditu Aiako Udalak, autoen joan-etorria mugatuz. Alde batetik, zamalanetarako eremu bat sortu dute, autoak denbora-tarte laburrean bertan aparka dezaten. Bestetik, aparkatu ezin diren espazioak mugatu dituzte eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonek aparkatzeko eremu bereziak zehaztu.
 
Aiako alkate Nekane Arrizabalagak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, herritarren egunerokoan "eragin positiboa" izango dutela neurri berriek, hainbat arrazoigatik: "ongizatean eta segurtasunean irabaziko dugulako; bertako ostatuetan salerosketak egiteko autoen errotazioa bultzatuko duelako, eta mugikortasun arazoak dituzten herritarrek plazan bertan aparkatzeko aukera izango dute dutelako eurentzat erreserbatutako eremu batean". Hala, neurriek herriko mugikortasuna "hobetuko" dutela iritzi dio alkateak.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!