Iturrarango Landare Berezien Azokak modu birtualean zabaldu ditu ateak

Karkara 2021ko api. 24a, 15:04
Artxiboko irudia.

Izurriteak hala behartuta, Internet bidez abiatu dute azokaren 18.edizioa. Antolakuntzak webgune bat jarri du bisitarien eskura, eta horren bidez, interesatuek landareak erosteko aukera izango dute, landare eta mintegiei buruzko informazioa eskuratzeaz gain.

Ohi bezala, apirileko azken asteburuan ireki ditu ateak Iturrarango Landare Berezien Azokak. Aurten hemezortzigarren edizioa du ehundaka naturzale biltzen dituen azokak, eta berezitasun handi batekin antolatu dute: modu birtualean ireki dituzte azokako ateak gaur goizean, pandemiak hala behartuta. Hala, antolakuntzak sarean plazaratu du mintegien eta landareen gaineko informazioa, eta bisitariek eduki gehiago ere topatuko dute atari digitalean.

Informazioa topatzeaz gain, webgunearen bidez saltzaileekin harremana egin eta landareak erosteko aukera ere izango dute interesatuek. Betiko modura, gaur eta bihar egongo da zabalik azoka birtuala.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!