Udalekuetarako begiraleak kontratatu nahi ditu Aiako Udalak

Maiatzaren 21a bitartean aurkez daitezke curriculuma eta bertako informazioa egiaztatzeko dokumentazioa.

2021eko uztailaren 5etik uztailaren 30ra udaleku irekiak antolatu nahi ditu Aiako Udalak, 2009 eta 2018 urte bitartean jaiotako haurrentzat. Hala, udaleku hauetan begirale gisa aritzeko deialdia ireki dute. Bertan parte hartu nahi dutenek curriculuma eta informazioa egiaztatzeko dokumentazioa entregatu behar dituzte Aiako udaletxean, maiatzaren 21a bitartean.

Aiako Udalak jakinarazi du ez dutela onartuko epez kanpoko izen-ematerik. Deialdiaren inguruko informazio gehiago eskuratu daiteke 943-13 11 44 telefono zenbakira deituta edo aia@aia.eus helbide elektronikora idatzita.

Begiraleek honako baldintzak bete beharko dituzte deialdian parte hartzeko:
-
18 urtetik gorakoak izatea edo 18 urte aurten betetzea.
- Euskararen ezagutza izatea.

Bestalde, beste hainbat ezaugarri ere baloratuko dituzte
-
Begirale titulua izatea.
-
Eusko Jaurlaritzak homologatutako ikasketak.
-
Beste ikasketak.
-
Zuzendari titulua izatea.
-
Hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea.
-
Hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak egiten jardutea.
-
Lan esperientzia izatea aisialdiko begirale gisa, ludoteka edo gaztelekuetan edo kirol begiralea eskola kirolean.
- U
dalekuetan lan egin izana.
-
Aiarra izatea

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!