Aia, 2021eko landa turismoko hiriburu izateko zorian

Herritarrek maiatzaren 14a bitartean edukiko dute aukera bozka emateko. Gainera, kanpaina bultzatzeko, herritarren bideo motzak jaso nahi ditu Aiako Udalak.

Nekane Arrizabalaga Aiako alkateak bere sare sozialetan adierazi duenez, Aia 2021eko landa turismo hiriburu izateko zorian dago.

Espainia osoko beste bederatzi herrirekin batera, maiatzaren 14an erabakiko da zein den irabazlea. Bitartean hemen eman daiteke Aiaren aldeko bozka. 

Gainera, bozketa kanpaina bultzatzeko, herritarren bideo motzak jaso nahi ditu Aiako Udalak, "jendea Aia bozkatzera animatzeko", ondoren sare sozialen bitartez zabal dezaten.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!