Ekitaldi sorta antolatu dute Aiako Kultur Etxean maiatzerako eta ekainerako

Ludoteka eta beste hainbat jarduera antolatu dituzte haur eta gaztetxoentzat.

Ludoteka zerbitzua eskainiko dute Aiako Kultur Etxean, maiatzaren 11n, 13an, 18an, 20an, 25ean, 26an eta ekainaren 1ean eta 3an. Adin tarteka banatuta egongo da ludoteka. Hala, 3-5 urte arteko haurrek 16:30etik 17:30era izango dute hitzordua eta 6-8 urte bitartekoek, 18:00etatik 19:00etara.

Bestetik, honako saio hauek ere izango dira:

- Maiatzak 6, osteguna. 17:30ean, Ameli eta Xirrikituen jostunek ipuin-kontaketa izango da 3-7 urte bitarteko haurrentzat.

- Maiatzak 27, osteguna. 17:30ean, Futbola eta bizitza hitzaldia eskainiko dute, eta futbol jokalariren batek emango du. Dena dela, oraindik ez dute zehaztu zein izango den hizlaria.

- Ekainak 4, osteguna. 17:30ean, Bertoko eta urrutiko ipuinak Nerea Ariznabarretaren eskutik. 6- 12 urte bitarteko haurrei zuzendua.

Aiako Udaletik jakinarazi dute COVID-19aren aurkako neurriak zorrotz beteko dituztela haurrentzat antolatu dituzten jardueretan. Alde batetik, aforoa mugatua izango denez, ludotekarako eta ekitaldietarako sarrerak aldez aurretik eskuratu behar dira Aiako Kultur Etxean. Bestetik, derrigorrezkoa izango da musukoa erabiltzea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!