Aiako udako jardueretan izena emateko epea zabaldu dute

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko mai. 18a, 10:35
Aiako Udalekuak. 2018ko artxiboko argazkia.

Udaleku irekiak eta igeriketa eta tenis ikastaroak antolatu dituzte Aian uda sasoirako.

Aiako Udalak udako jarduerak antolatu ditu haur eta gaztetxoentzat, eta maiatzaren 28ra bitartean izango da zabalik izena emateko epea. Hona hemen eskaintza:

UDALEKU IREKIAK
5etik 30era, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara izango dira udalekuak, eta HH2 – 12 urte bitartekoei zuzenduta daude. Aiako bizilagunek 60 euro ordaindu beharko dituzte bertan parte hartzeagatik eta gainontzekoek 80 euro. Dena dela, familia bereko 3. kideak  kuotaren erdia ordainduko du.

Auzoetako haurrentzat udalekuetara joateko autobusa ere jarriko du Aiako Udalak, eta 20 euroko prezioa izango du. Gainera, 08:00etatik 10:00etara zaintza zerbitzua ere izango da, gutxienez 10 laguneko taldea osatzen bada.

KIROLA
- Igeriketa: Uztailaren 5etik 30era, astelehenetik ostiralera, arratsaldez. 45 minutuko saioak izango dira eta lau urtetik aurrerako haurrei zuzendua egongo da ikastaroa. Prezioa: 28 euro.

- Tenisa: Uztaileko lehen hamabostaldian izango da, astelehenetik ostiralera, arratsaldez. Zazpi urtetik aurrerako haur eta gaztetxoentzat. Prezioa: 20 euro.

Bi kirolak egin nahi dituztenek, 45 euro ordaindu beharko dute.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!